Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Antzerkia, musika eta kultura gomendioak, gaur gauean, "EITB Kultura" saioan

EITB Media

'Plató' ikuskizuna, 'Haus os Beast' musika elektronikoko podcasta, Paula Olaz musikagilearen lana eta Eider Perezen kultur gomendioak eskainiko ditu saioak.

  • EITB Kultura

    EITB Kultura. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

"EITB Kultura"k antzerkia, musika eta kultur gomendioak ekarriko ditu gaur gauean. Hasteko, Platonen kobazuloaren mitoa eta telebistaren mundua lotzen dituen Plató ikuskizuna ezagutuko dute, lau antzerki konpainiaren arteko elkarlana.

Gainera, Eider Perez "Hitzetik Hortzera" saioaren aurkezleak bere liburu, disko eta pelikula kuttunen berri eman du Pasaian.

Bestalde, Haus of Beats musika elektronikoari buruzko podcast saioa hobeto ezagutzera joango dira Bergarara.

Amaitzeko, Paula Olaz musikagileak zinemarako soinu bandak egiteaz hitz egin du.

"EITB Kultura" ostegunetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.