Itxi

Errepide Galduak

Errepide Galduak

Errepide Galduak

22:30ean

Bidasoaren bi aldeetara, gaur gauean, 'Errepide Galduak' saioan

EITB

Ander Izagirre Bidasoaren bi aldeetako herrietan ibiliko da, eta, besteak beste, bertan amaitu duten emigranteen errealitatean barrena murgilduko da.

0:26

Bidasoaren bi aldeetan ibiliko da Ander Izagirre 'Errepide Galduak' saioaren gaurko atalean gori-gori dagoen gai baten inguruan ikerketa egiteko: emigranteak. Afrikatik Europara bidean, Bidasoan oztopoak topatzen dituzte aurrera egiteko, eta harrapatuta geratzen dira Irun inguruan. Etorkin horiei laguntza emateko sortu den boluntario sarea ezagutuko du Anderrek, eta gure artean geratzea erabaki duten etorkinengana joango da.

Hego Euskal Herria eta Ipar Euskal Herria bereizten dituen muga hau gurutzatzeko saiakerak, hala ere, aspalditik datoz. 1960ko hamarkadan ia milioi erdi portugaldar Frantzia aldera igaro ziren Bera ingurutik, bertako mugalarien laguntzaz. Horien historia gogorra gogoratuko du Izagirrek.

Beratik Etxalarrera joko dute. Ospetsua da oso Carmen opera, baita horren oinarrian dagoen Prosper Merimeeren eleberria ere. Hori inspiratu zuen emakumea etxalartarra zela frogatu nahian ibiliko da Ander.

Azkenik, muga gurutzatu eta kostaldera egingo dute, Ziburu aldera. Belharra aldeko olatu ospetsua harrapatzen saiatuko da bertan Ander Izagirre, Axi Muniain surflariaren laguntzaz.

'Errepide Galduak' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.