Itxi

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen

Eskamak Kentzen

'Eskamak Kentzen' telesailak grabatutako bideoklipa aurkeztu du

A.E.|EiTB

Itziar Atienzak, Elena Iruretak, Karmele Larrinagak, Ainara Ortegak, Amaia Irazabalek eta Maria Urzelaik, 'Beti eskamak kentzen' abestiaren bertsio ausart eta orijinala grabatu dute.

2:01

Badator 'Eskamak Kentzen' telesaila ETB1era eta telesailaren atariko, bideoklipa grabatu dute bertan parte hartzen duten aktoreetako batzuk: Itziar Atienzak, Elena Iruretak, Karmele Larrinagak, Ainara Ortegak, Amaia Irazabalek eta Maria Urzelaik.

Eta nola ez ba, 'Beti eskamak kentzen' abesti ezagunaren bertsio berritua grabatu dute bideokliperako. Irungo Irudiots estudioan grabatu da bideoa. Dani Venegas izan da, hain zuzen ere kanta berriztatzen eta egokitzen aritu den musikaria. "Ukitu orijinalagoa eta ausarta ematea izan da nire asmoa, 30 eta 40 urteko ukitu retroa 2016ko glamourrarekin nahastuz", esan du.

Dani Venegas musikari eta konpositorea da eta hainbat musika tresna jotzen ditu. Azkenaldian, genero eta alor askotako musika proiektuetan hartu du parte. Bere esperientzia eta irudimena izan du lagun bide horretan. Halaber, 2014an Urrezko Lehoia irabazi zuen Cannesko Jaialdian. Film Craft Best Use of Music sailean eman zioten saria, Radio Euskadirako Barack Obama eta Jose Mourinho protagonista zituen publizitate kanpainarekin.

'Eskamak Kentzen', otsailaren amaieran

Otsailaren azken astean estreinatuko du Euskal Telebistak euskarazko fikziozko telesail berria. Kontserba-lantegi batean girotutako komedia izango da, eta K2000 eta La Competencia Producciones ekoiztetxeek egin dute elkarrekin ETBrentzat.

Lanbide zaharra utzi nahi ez duten eskabetxera talde baten eguneroko bizitza du ardatz. Barbara Goenaga, Loli Astoreka, Itziar Aizpuru, Elena Irureta eta Karmele Larrinaga izango ditu protagonista. Eurekin batera arituko dira Itziar Atienza, Ramon Agirre, Alberto Berzal, Joseba Apaolaza, Maria Urzelai, Ainara Ortega eta Amaia Irazabal.