Itxi

Etxekoak

Etxekoak

Etxekoak

Gaur, 22:30ean

Umeak kalera atera ahal izango direnaren berri jasoko dute "Etxekoak" saioan

EiTB

Telesailean azaltzen diren gurasoek pozik ospatuko dute umeak kalera atera ahal izango direnaren berria.

0:29
Etxekoak

"Etxekoak" saioko protagonistek konfinamenduan jarraitzen dute, guk guztiok bezala. Aste honetan zehar, beraien bizitzan eragina izango duten hainbat berri jasoko dituzte: alde batetik, sanferminak bertan behera gelditu direla jakingo dute neskek; bestetik, telesailean azaltzen diren gurasoek pozik ospatuko dute umeak kalera atera ahal izango direnaren berria. Azkenik, Izarok bere aitonak maitale bat duela deskubrituko du.

Gainera, Nereak pornoa ikusten harrapatuko du Aitor, eta Mariak aitorpen bat egingo die lagunei: gustura dago konfinamenduan bizitzen eta ez du egoera hau amaitzerik nahi. Azkenik, Oierrek laguntza eskatuko die lagunei alabaren ingeleseko etxeko lanak egiteko.

"Etxekoak" gaur egongo da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.