Itxi

Etxekoak

Etxekoak

Etxekoak

22:00etan

Ezkutuko kontuak, gaur gauean, "Etxekoak Udan" telesailean

EiTB

Mariak eta Unaik isilean daramate euren harremana, eta Oierrek geroz komeria gehiago izango ditu bere sekretua gordetzeko.

0:24

Aste honetako "Etxekoak Udan" telesaileko atalean, Mariak eta Unaik isilean daramate euren arteko harremana. Alabaina, ezkutuan ibiltzeak arazo bat baina gehiago ekarriko die. Oierrek ere komeriak ditu. Bere bizitzako udarik onena izan behar zuena, gero eta zailagoa bihurtzen ari da, langabezian dagoenaren sekretua mantentzea ez baita erraza. 

Bestalde, Aitorrek, Oierrek eta Unaik itotzear dagoen pertsona bat salbatuko dute hondartzan. Arazoa, ordea, ahoz ahokoa egin behar denean etorriko da, sorosleak ez baitaki itotakoak COVID-19a duen edo ez, eta ez du bere burua arriskatu nahiko. 

Bitartean, kanpinean, Iñakik eta Arantxak bizilagun aprobetxategiaren etengabe bisitak jasotzen jarraituko dute. 

"Etxekoak Udan" igandetan dago ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.