Euskalonski
22:30ean
Pello Reparazek Berlin ezagutuko du gaur 'Euskalonski' saioan
EITB
Hainbat lagunekin elkartuko da Alemaniako hiriburuan.
Pello Reparaz Europako bihotzera abiatuko da gaur gaueko 'Euskalonski' saioan, Berlinera, hain zuzen ere.
Jokin Mitxelenari gomendioak eskatu ostean, berpiztutako Berlin honen historiaren gurpil zoroan sartuko da Pello.
Abentura Danel Agirre kazetariarekin hasiko du, eta Thailandiako matxinsalto frijituak Berlinen ere jan daitezkeela erakutsiko dio. Ainhoa Añorga eta bere seme-alaba berlindarrek Alemanian euskara inoiz baino biziago dagoela erakutsiko dute. Akilesek euskal kantuak alemanez abesten erakutsiko dio Pellori, Berlingo hondartza xelebrean boleibolean jokatzen ibili ondoren.
Harresiaren bi aldeetan, hainbat lagunekin egongo da: Ager Urigüen sukaldariak etxeko hozkailua erakutsiko dio, Julia Opitzek parke bilakatutako aireportu handi batean argazki sesioa egiten lagunduko dio, eta Alazne Artetxerekin munduko diskoteka txikienean sartuko da Pello.
Hiriburu honen kontraste, kolore eta biziaz disfrutatu ondoren, maleta egiteko ordua iritsi da. Auf Wiedersehen!
'Euskalonski' astelehenero izan ohi da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.