Euskalonski
22:30ean
Poloniako Poznan hirian izango da gaur gauean 'Euskalonski'
EiTB
1992tik euskara eskolak ematen dira hango unibertsitatean, eta dozenaka dira bertan euskaldundu direnak.
Gaur, Amerika atzean utzi, eta Europa erdi-erdira etorriko da 'Euskalonski', Poloniara, Poznan hirira, hain zuzen. 'Bi akerren hiria' ere esaten diote, adardun abere horiek baitira hiriaren sinboloa. Erdi Aroko itxurako hiria da Poznan, txikia eta kaskarina, eta euskaldun kopuru harrigarria dago bertan. Izan ere, 1992tik euskara eskolak ematen dira hango unibertsitatean, eta dozenaka dira bertan euskaldundu direnak.
Aste honetako 'Euskalonski'k horietako batzuk ezagutuko ditu, denak ere euskara maila aparta dutenak. Horien eskutik hiriaren hainbat sekretu ezagutuko dituzte, hala nola, Bigarren Mundu Gerrako museoa, hiriko liburu-denda sekretua, antzerki alternatibo eder eta glamourrez betetakoa, eta beste gauza asko.
'Euskalonski' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB1en.