Euskalonski
22:30ean
Venezia aldean ibiliko da Pello Reparaz gaur 'Euskalonski' saioan
EiTB
Han topatuko dituenen artean, Pantxoa eta Pello entzunez euskara ikasi duten bi lagunekin ere arituko da solasean.
Gaurko 'Euskalonski' saioko atalean, Pello Reparaz kanalez kanal ibiliko da Adriatikoaren ertzean, antzinako marinelen eta turisten ametsa den hirian: Venezian.
San Marko Plaza eta Rialto aldean derrigorrezko geldialdia egin ostean, bertako kale estuetan barneratuko da istorio txiki eta handiak eskuekin ukituz. Italiera eta veneziera entzuten den hirian euskara ere entzuten dela ikusiko du. Venezian turistak bakarrik bizi direla dioten arren, bada gure hizkuntzarekin maiteminduta dagoen veneziarrik ere; Thailandiatik hona etorritakoak, unibertsitatean ikasitakoak edota Dolomita Alpeetatik Internet bidez Pantxoa eta Pello entzuten euskaraz ikasi dutenak. Italiako sekretuak ezagutuko ditugu horien eskutik. Horrez gain, Pello Boloniara egun-pasa joaten ere ausartuko da. Ciao, Italia!
'Euskalonski' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.