Publizitatea
Itxi

Euskalonski

Euskalonski

2019/07/09

00:01

Euskalonski

22:15ean

Txileko Santiagon izango da Pello Reparaz, gaur gauean, 'Euskalonski' saioan

EITB

Euskara eta musika ardatz hartuta, bertan bizi diren euskal hiztunak gertutik ezagutzeko aukera emango digu Pello Reparaz musikariak.

0:27
Pello Reparaz, Santiagoko 'euskalonski' batekin
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur gauean, Pello Reparaz Txileko Santiagon izango da ETB1eko 'Euskalonski' saioan. Hirigunean, sorpresa ugari biziko ditu Pellok bertan topatuko dituen lagunekin batera. Horien artean, Txiskok hortzen errepasoa egingo dio eta Mireiak olerkietarako eta swinga dantzatzeko tokiak erakutsiko dizkio.

Hiria alde batera utzi eta landetan, Fernandok lan egiten duen etxalde eder batean zaldian ibiltzeko aukera izango du. Zaldiak, ordea, ez dira Pellok Santiagon ikusiko dituen animalia bakarrak. Hiria txakurrez josia dago eta Aitor donostiarrak 14 mila kilometro egin ditu zakur hauen azterketa egiteko.

Euskaldunak nonahi daudela badakigun arren, ustekabean topatuko du Pellok Mikel Andoni pilotari eta pilotazale amorratua. Txileko frontoi ezagunenean pilota partida bat jokatuko dute elkarrekin. Azkenik, hiriaren eta autoen estresa kentzeko Cristianekin yoga egingo du.

'Euskalonski' astearteetan izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;