Itxi

Ez Da Posible

Ez Da Posible

Ez Da Posible

22:30ean

"Ez Da Posible!" saio berezia, sanferminak gogoan, gaur, ETB1en

EITB Media

Azken 40 urteetako momenturik onenen errepasoa egingo dute, ETBren artxiboan arakatuta. Udan zehar bost atal berezi izango dira ikusgai, Euskal Herriko bost jaitan girotuta.

0:10

Uda honetan "Ez Da Posible!" saioaren bost atal berezi izango dira ikusgai, ETBren artxiboan arakatuz Euskal Herriko bost jaitan girotuta. Pandemia dela-eta, 2021ean ere ezin izango ditugu gure herri eta hiriburuetako jaiak ospatu; hori dela-eta, "Ez Da Posible!" programak euskal jaiei buruzko atal bereziak eskainiko ditu, Euskal Telebistako harribitxiekin horiek denak gogoratzeko.

Lehenengo atala gaur izango da ikusgai, eta sanferminei buruzkoa izango da. Ordubeteko tartean, azken 40 urteetako momenturik onenen errepasoa egingo dute. Aldatu ote dira gure festetarako ohiturak? Nolakoak ziren 80ko hamarkadako sanferminak? Pandemia aurretik nola ibiltzen ginen jaietan?

Programan denetarik ikusiko dugu: ETBko erreportariek bizi izan dituzten momenturik deserosoenak, kalean harrapatutako "parrandazalerik" bitxienak, urtez urteko txupinazoaren eboluzioa, 2013an udaletxe aurrean jarritako ikurrin erraldoiaren momentua...

Umorea eta giro ona izango dira saio bereziaren ardatz nagusiak. ETBko programa ezberdinetan bizi izan diren momentuak berreskuratuko dituzte, parrandetako momenturik dibertigarrienak, biral egin ziren uneak, memorian iltzatuta dauzkagunak...

"Ez Da Posible!" saio berezia, sanferminak gogoan, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.