Itxi

Ez Da Posible

Ez Da Posible

Ez Da Posible

22:30ean

Bilboko jaiei buruzko "Ez Da Posible!" berezia, gaur gauean

EITB Media

Marijaiaren inguruko bildumak azken 40 urteetako momenturik onenen errepasoa egingo du, ETBren artxiboan arakatuta.

  • Bilboko jaien inguruko "Ez da Posible!" berezia. Argazkia: EITB Media

    Bilboko jaien inguruko "Ez da Posible!" berezia. Argazkia: EITB Media

Abuztua aurrera doa eta "Ez Da Posible!" saioaren hurrengo geldialdia Bizkaiko hiriburuan egingo dute. Gaur gauean, Bilboko Aste Nagusiari eta Marijaiari buruzko bilduma berezia izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB1n eta eitb.eus-en.

Azken lau hamarkadatan Bilboko festetan gertatu diren bitxikeriarik eta pasarterik onenak errepasatuko dituzte: zuzeneko istripuak, jaialdi eroak, zatarren lehiaketak etab… Ordubetez parrandan murgildu eta dibertitzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Horretarako, Bilboko Aste Nagusiko momenturik lotsagarrienak eta deserosoenak, dantzaldirik onenak eta kalean harrapatutako parrandazalerik arraroenak bilduko dituzte programan. Baita ETBko aurkezleek Bilbon bizitako une gogoangarrienak ere.

"Ez Da Posible! Marijaia", 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.