Gailurra Xtreme
22:30ean
Panticosa eta Goriz arteko etapa, gaur gauean, 'Gailurra Xtreme Perdido'n
EITB
Panticosako bainuetxean egun bateko atsedena hartu ondoren, orain arteko etaparik gogorrenari aurre egingo diote lehiakideek.
Panticosako bainuetxean egun bateko atsedena hartu ondoren, 'Gailurra Xtreme Perdido' lehiaketaren azken aurreko etapari ekingo diote lehiakideek gaur gauean. Gorizeko aterpea izango dute helmuga eta orain arteko etaparik gogorrena izango dute aurretik. Gainera, finalean izango diren hiru lehiakideen izenak jakingo dituzte.
Formigal- Panticosa aurreko etapak bi kirolari handi bidean utzi zituen, Xabier Orbegozo Arria V aizkolaria eta Aintzane Argaiz triatloilaria. Etapako irabazlea berriz, Urruti usansolotarra izan zen.
'Gailurra Xtreme Perdido'ren azken aurreko etapa gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.