Gailurra Xtreme
22:30ean
Mendi maratoia gainditu beharko dute, gaur gauean, 'Gailurra X3EM' saioaren 7. etapan
EITB
Biados eta Pineta arteko etapak 42 kilometro eta 2.762 metroko desnibel positiboa izango du.
Gaur gauean, Biados eta Pinetaren arteko zazpigarren etapari aurre egin beharko diote lehian jarraitzen duten 'Gailurra X3EM'ko bederatzi partaideek. 42 kilometroko mendi maratoia izango da eta 2.762 metroko desnibel positiboa izango du. Hornidura puntua 20,5 kilometroan egongo da eta ibilbidean zehar Puntasuelzako lepora igo beharko dute, 2.330 metrora. Nekeak ez du barkatuko etapa honetan.
'Gailurra X3EM' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.