Gailurra
Zozketa
Juan Joxe Agirre azpeitiarrak irabazi du Ternuako opari sorta!
A.A | EiTB
Hernioko argazkiak igo zituen eitb.eus-eko erabiltzaileen atariaren bidez "Gailurra" saioak martxan jarritako lehiaketan.
-
Juan Joxe Agirrek bidalitako Hernioko argazkietako bat
Juan Joxe Agirre azpeitiarra izan da "Gailurra" saioko argazkien lehiaketan garaile eta berak eskuratu du Ternuako opari sorta. Hernio mendiko hiru argazki igo zituen erabiltzaileen atarira, ETB1eko saioak martxan jarritako ekimenean parte hartzeko.
"Gailurra"k aste hauetan igo dituzten mendien argazkiak eskatu zizkien ikus-entzuleei. Guztira, 130 argazki jaso dira, eta eitb.eus-en egindako argazki galerian daude ikusgai denak. Bidaltzaile guztien artean egindako zozketan, berriz, Juan Joxeren izena atera da.
Ternua arropa markak emandako opari sorta bat irabazi du Juan Joxek zozketan; motxila bat, kamiseta bat, buff bat eta kantinplora bat hain zuzen ere. eitb.eus-eko kideak jarriko dira harremanetan Juan Joxerekin saria nola eta non jaso dezakeen adosteko.
. . .