Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Bidali bideoa

'Go!azen'eko aktore izan nahi duzu? Gaur da bideoa bidaltzeko azkena eguna!

A.A. | EiTB

Basakabi udalekuak ateak zabalduko ditu uda honetan, eta aktore lanetan jardungo duten 16 eta 22 urte arteko gazteak behar dira.

0:19

Euskal Telebista eta Pausoka 'Go!azen' telesail musikalaren denboraldi berri bat grabatzekotan dira uda honetan eta aktore gazteen bila dabiltza. Hori horrela, deialdia zabaldu diete parte hartu nahi duten gazte guztiei. Aktore izateko bokazioa baldin badaukazu edo, besterik gabe, probatu nahi baldin baduzu, igo ezazu zure bideoa 'Go!azen'en webgunera.

2008an egin zuen bezala, Basakabi udalekuak ateak zabalduko ditu berriz ere. Uda honetan denboraldi berri bat grabatuko du Pausoka ekoiztetxeak. 16 eta 22 urte bitartean badituzu eta telesailean aktore gisa parte hartu nahi baduzu, gaur da zure bideoa igotzeko azken eguna.

Bideo bakarra edo bat baino gehiago igo daitezke eta horien helburua euskaraz aktore lanak egiteko gaitasuna erakustea izango da. Beraz, honako hau eskatzen da: norberaren burua euskaraz aurkeztea, dantzatzea, abestea eta interpretazio saio txiki bat.

Bideo horiek honako formatoetan bidali ahal izango dira: .mov, .mpeg4, .avi, .wmv, .mpegps, .flv, 3gpp eta webm. Iraupen mugarik ez dago, baina kontuan izan zenbat eta bideo luzeago eta astunagoak, denbora gehiago beharko duela igotzeko (beti ere norberaren interneteko konexioaren arabera). Horrez gainera, bideo horiek horizontalean grabatzea eskatzen da. Bideoen igoeran arazoren bat izanez gero, goazen@eitb.eus helbide elektronikoan emango da arreta.

Casting online hau aktoreak bilatzeko prozesuaren lehen fasea izango da. Gainditzen dutenei, bigarren fase batetarako deialdia egingo zaie.

Bien bitartean, 'Go!azen' telesailaren aurreko denboraldiak nolakoak izan ziren ikusi nahi baduzu, EiTB Nahieranen aurkituko dituzu.

 

zu.

 

zu.