Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Aurkezpena

'Go!azen'ek Euskararen Txantxangorriaren bideoklipa aurkeztuko du gaur

A.A. | EITB

Bideoklipa 10:30ean erakutsiko da lehen aldiz, Donostiako Kursaalen.

'Go!azen' telesailak Euskararen Txantxangorriaren abestiarekin egindako bideoklipa aurkeztuko du gaur, uztailak 21, Donostiako Kursaalen egingo duen ekitaldi batean. 10:30ean izango da ekitaldia, eta bertan egongo dira telesailaren denboraldi berri honetan parte hartuko duten aktoreetako batzuk.

Euskaraz hitz egiteko gonbidapena egin nahi du Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen Euskararen Txantxangorriaren ekimenak. Abestia sortzeaz Dani Venegas eta Sorotan Bele taldeko Urbil Artola eta Gorka Sarriegi arduratu dira, eta 'Go!azen' telesailak ere ekimenean parte hartu du lan hori baliatuz koreografia bat eginez.

Bideoklipa aurkezpenean ikusi ahal izango da lehen aldiz, eta bertan izango da Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

Ondoren, 'Go!azen' telesaileko kapitulu gehiago grabatzeko erabakiaren berri emango dute Edu Barinaga ETBko zuzendariak eta Xabi Zabaleta Pausokako proiektuen zuzendariak. Izan ere, grabazioak datorren astean hasiko dira. Besteak beste, Azpeitian arituko da lanean Pausoka ekoiztetxeak eta ETBk elkarlanean egingo duten telesaileko lantaldea.

leko lantaldea.