Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Gaur

Zatoz 'Go!azen'en flashmobera!

EiTB | A.A.

Gaur, 15:00etan, "Go!azen" eta "Euskararen Txantxangorria" abestien koreografiak dantzatuko ditugu denok elkarrekin Donostiako Tabakaleran.

Gaur arratsalderako, ekitaldi ikusgarria antolatu du "Go!azen" telesailak Donostian: flashmob erraldoia egingo dugu Tabakalera kanpoan. Zatoz zu ere telesaileko protagonistekin dantzatzera!

Ostiralean, azaroaren 18an, estreinatuko da "Go!azen" ETB1en eta eitb.eus-en, baina aurretik, ostegunean, aktoreekin batera dantza egiteko aukera izango dute nahi duten gazte guztiek. Flashmob erraldoi bat egitea da helburua "Go!azen" eta "Euskararen Txantxangorria" abestien koreografiak dantzatuz.

Ikasi pausoak jarraian aurkituko dituzun bi bideoetan, eta zatoz ostegunean, 15:00etan, Donostiako Tabakalera eraikinaren kanpoko aldera! Han elkartuko gara guztiok (aktoreak, inguruko ikastetxeetako 600 gazte inguru eta bertan parte hartu nahi duten jarraitzaile guztiak) elkarrekin dantza egin eta ondo pasatzeko.

"Go!azen" abestia

 

"Euskararen txantxangorria" abestia

Dantza saioaren ostean, ostiraleko estreinaldia aurkeztuko da prentsaurreko batean.