Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Telebistatik antzokira

'Go!azen' antzezlana herriz herri dabil

A.A. | EITB

Paula eta Aitana Etxeberria, Markel Gajate, Asier Burguete, Aritz Mendiola eta Ramon Agirre aktoreek hartzen dute parte.

Basakabi udalekuko istorioak kontatzen dituen 'Go!azen' telesaila antzerkirako moldatu dute. Abenduaren 22tik aurrera, Euskal Herrian barrena, herriz herri dabil 'Go!azen' antzezlana, Paula eta Aitana Etxeberria, Markel Gajate, Asier Burguete, Aritz Mendiola eta Ramon Agirre aktoreekin.

Haizea eta Elene bikiek Basakabi udalekuan biziko dituzten maitasun istorioak ardatz hartuta etorriko da antzezlana; beraz, taula gainean ikusiko ditugu Paula eta Aitana Etxeberria Ordiziako aktore bikiak eta Markel Gajate aktore donostiarra, Mikel mantenimentuko mutilaren azalean sartuta. Eurekin batera arituko dira Asier Burguete irundarra, Markel mutil zoriontsu eta baldar xamarrarena eginez, eta Aritz Mendiola (Gari), udalekuko gaiztoaren paperean sartuta. Azkenik, Basakabi ez litzateke gauza bera izango Zuzen zuzendaria gabe, hori dela eta, Ramon Agirre ere antzokiz antzoki arituko da.

Antzezlanaren estreinaldia abenduaren 22an izan zen Ordiziako herri antzokian. Handik aurrera, Euskal Herriko herri eta hiri asko igaroko dituzte, tartean, Balmaseda, Sestao, Sopela, Donostia, Gernika-Lumo eta Hondarribia. Emanaldien informazioa Glu Glu produkzio etxearen webgunean egongo da.

Sarreren salmenta herri bakoitzeko antzokiek kudeatuko dute; kasu batzuetan takiletan soilik jarriko dira eta beste batzuetan Kutxabank sarean ere eskuratu ahal izango dira.