Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Zuzeneko ekitaldiak

'Go!azen'eko neska-mutilak, larunbat honetan, Bilboko Aste Nagusian!

A.A. | EITB

Gainera, oraingoan, musikari lagunak izango dituzte ondoan: Alex Sardui, Zuriñe Hidalgo, Iñigo Eiguren eta Iker Lauroba.

  • 'Go!azen'eko aktoreak 2017ko Bilboko Aste Nagusian

    'Go!azen'eko aktoreak 2017ko Bilboko Aste Nagusian

'Go!azen' telesaileko neska-mutilek ikuskizun bikaina eskainiko dute Bilboko Aste Nagusian. Abuztuaren 25ean, larunbatean, izango da, 18:00etan, Abandoibarra aldean jarritako agertokian.

Oraingoan, gainera, musikari lagunak izango dituzte alboan 'Go!azen Lagunekin!' izeneko ikuskizun berezi honetan: Gatibu taldeko kantari eta 'Bago!az' saioko epailea, Alex Sardui; Hesian taldeko kantari eta 'Bago!az' saioko aurkezlea, Zuriñe Hidalgo; The Uski’s taldeko abeslaria, Iñigo Eiguren; eta 'Go!azen'eko hainbat kanta sortu dituen Iker Lauroba.

Gatibu, Hesian, The Uski’s eta Lauroba taldeen hainbat abestiren bertsioak egin ditu 'Go!azen' telesailak. Musikari horiei eskerrak eman eta omentzeko, bertsio horiek entzungo dira Bilboko Aste Nagusiko emanaldi berezi honetan.