Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

8. atalaren aurrerapena

Bikote diren itxurak egingo dituzte Junek eta Danelek, gaur gauean, 'Go!azen'en

EiTB

Musak ez du Sararen harremana onartzen eta bikoteari eragingo dio horrek. Enekok, berriz, entseguak utziko ditu futbolean zentratzeko.

0:29
Danel eta June 'Go!azen' telesailean

Bikote ona osatuko al lukete 'Go!azen' telesaileko Danelek eta Junek? Gaurko atalean, bikotea diren plantak egingo dituzte, nahiz eta lagunak soilik izan. Izan ere, Danelek bere xelebrekerietako bat egingo du, eta June eta biak bikote direla emango du aditzera. Gainerakoen ustez, gainera, bata bestearentzat eginak daude. Egia ote?

Bestetik, Musak, Sararen aitak, ez du bere alabaren eta Aimarren arteko harremana onartzen. Sara lanera joan da Basakabira, eta, Musaren iritziz, ezin du ikasleekin bestelako harremanik izan. Horrek tentsioa sortuko du bikotean.

Enekok, berriz, dantza-entseguak utziko ditu. Manchester Cityk proba bat egin nahi dio, eta futbolari profesional izateko aukera aparta da hori. Beraz, ezin du lesionatzeko arriskurik hartu. Baina futbolari profesionala izatea al da bere benetako ametsa?

Azkenik, Maddik une txarrak pasatuko ditu. Enekok utzi zuenetik, bere buruarenganako konfiantza galtzen du une batzuetan, eta berriz ere Enekorekin itzultzea nahiko luke.

Hori guztia, gaur gauean, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus atarian, eta, ondoren, baita Go!azen APPan eta EiTB Nahieran atarian ere.