Goazen ETB1: Basakabi udalekuetako istorioak | EITB Go!azen

Go!azen

08:47

Go!azen

9. atalaren aurrerapena

Krisia Eiderren eta Enekoren harremanean, gaur gauean, "Go!azen"en

EITB Media

Futbolari profesionalaren itxura eman behar du Enekok, eta harropuztu egin dela pentsatuko dute gainerakoek. Bitartean, Enara erabat nahastuta dago Zurik emandako muxuarekin.

0:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Krisia sortuko da gaur gauean Eiderren eta Enekoren harremanean "Go!azen" telesailaren bederatzigarren atalean. Futbolari profesionalaren itxura eman behar du Enekok, eta harropuztu egin dela pentsatuko dute gainerakoek. Bitartean, Enara erabat nahastuta dago Zurik emandako muxuarekin.

Lanak ematen dizkio Enekori sare sozialetan futbolari profesionalaren itxura emateak eta babesleen konfiantza lortzeak; ezin du udaleku batean dagoela erakutsi eta, are gutxiago, lesio bat izateko arriskurik hartu. Aurrekoan, dantzan agertzen zen bideoa argitaratu zenean, managerraren errieta jaso zuen. Beraz, sareetan profesionala izaten saiatuko da orain, baina horrek harroputz itxura ere emango dio eta Eiderrekin duen harremanean eragina izango du. Gainera, En Tol Sarmientoren "Itxura" kanta eskainiko diote gainerako ikaskideek.

Ez dira hauek egunik onenak izango Eiderrentzat. Izan ere, Enekorekin arazoak izateaz gainera, Maddi ere haserre du. Bere aitaren egoeraren berri zabaltzea Eiderren errua dela uste du Maddik, eta hala adieraziko dio behin eta berriz.

Garazik, berriz, albiste onak jasoko ditu. Bere amaren laguna, Miren, aurkituko du. Onartuko ote du honek Garazi berarekin bizitzera joatea?

Azkenik, Enara erabat nahastuta dabil. Batetik, gero eta argiago du Igorrekin ez duela ezer nahi, baina, bestetik, ezin du burutik kendu Zurik eman zion muxua. Mutilak gustuko zituela uste zuen, baina orain ez daki zer pentsatu, ez daki zer egin...

Ostiralero, 21:00etan, "Go!azen" telesailaren atal berri bat izango da ETB1en eta eitb.eus-en. Emititutako atal guztiak EITB Nahieran atarian eta Goazen APPan daude ikusgai.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena