Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Go!azen

"Go!azen"en denboraldiko azken atala Donibane Lohizunen estreinatuko da ostegunean

EITB Media

Seaskak antolatutako Herri Urratsen ekitaldien baitan, aurten ere emanaldi berezia izango dute La Sèlect zineman, 18:30ean.

  • "Go!azen"

    "Go!azen"

"Go!azen 9.0"ren denboraldiko azken atala Donibane Lohizuneko La Sèlect zineman estreinatuko da otsailaren 2an (osteguna), 18:30ean, Seaskaren eskutik. Azken atal hori, halaber, hurrengo egunean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan. 

 

Seaskak, Ipar Euskal Herriko Ikastolen federazioak, antolatutako Herri Urrats jaiaren inguruan hainbat ekitaldi izango dira, eta beste hainbat urtetan bezala, "Go!azen"en denboraldiko azken atalaren emanaldia aurrez estreinatuko dute.

 

Azken atal honetako estreinaldian, telesaileko protagonista diren hainbat aktorerekin topaketa ere izango da. Bertan izango dira Joanes Etcheveste (Ibai), Mikele Arizkorreta (Saioa), Eleder Iglesias (Alain), Nerea Elizalde (Garazi) eta Julen Castillo (Koldo).

 

Basakabi udalekua ardatz hartuta, bertako ikasleen istorioak kontatzen ditu "Go!azen"ek abesti eta dantza artean. Gaztetxoenen artean arrakasta eta oihartzun handia du telesailak denboraldiz denboraldi.

 

Azken urteetan, "Go!azen" transmedia fenomenoa bilakatu da eta bere presentzia telebistako pantailaz harago doa. Goazen appan (iOS eta Android) eta sare sozialetan (Instagram, Facebook, Twitter eta Tik Tok) telesailaren inguruko eduki asko topatu daitezke.