Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Aurrestreinaldia

"Go!azen 10"en bigarren proiekzio bat egingo da urriaren 28an Bilboko Euskaldunan

EITB Media

Lehenengo saiorako sarrerak oso epe laburrean saldu ziren, eta, arrakasta ikusita, beste emanaldi bat antolatu da. Asteartean jarri ziren salgai sarrerak Euskalduna Jauregiaren webgunean. 4 euroko prezioa dute, eta EITB Maratoira bideratuko da diru hori.

7:40
Telesaileko aktore nagusiak, Zinemaldian

Datorren urriaren 28an "Go!azen 10" telesailak Euskalduna Jauregian egingo duen aurrestreinaldiak bigarren pase bat izango du. Izan ere, lehenengo saiorako sarrerak oso azkar saldu ziren, eta, arrakasta ikusita, beste proiekzio bat egingo da egunean bertan, 12:00etan.

Emanaldi honetarako sarrerak asteartean (urriak 10) jarri dira salgai, Euskalduna Jauregiaren webgunean. Sarrerek 4 euroko prezioa dute (+ gastuak) eta EITB Maratoira bideratuko da diru hori. Aurtengo edizioan minbizia da kausa, Minbiziaren aurka aukera berriak leloarekin.

Euskalduna Jauregiko aurrestreinaldietara doazenek telesailaren denboraldi berriko lehen atala ikusteko aukera izango dute. Gainera, aktoreek ikuskizuna eskainiko dute bi emanaldien aurretik.