Goenkale
Aurrerapena
Amagoia haurdun zegoela azaleratu du ikerketak 'Goenkale'n
EiTB
Amagoiaren heriotzaren kasuaren inguruko galdeketak hasiko dira Arralden, lehenengo susmagarriak Julian, Arantza eta Jagoba izango dira.
Etxegaraitarren etxean aurkitutako gorpua Amagoiarena dela jakin ostean, ikerketak datu erabakigarria azaleratu du 'Goenkale'n: Amagoia haurdun zegoen. Datu berri honek aurrerapauso bat suposatu du eta Ertzaintzak Julian, Arantza eta Jagoba deitu ditu, hildakoaren inguruko galdeketa egiteko.
Julianek galdetutako guztiari modu egokian erantzuten dion arren, Nekanek gezurretan dabilela sumatzen du. Arantza eta Jagobak, ordea, modu lasaian erantzun diote ertzain-buruak egindako galdeketari. Amagoia gustuko ez zuten arren, bera erailtzeko inongo arrazoirik ez zutela adieraziz.
Bitartean, Jagobak ez du denbora galtzen eta Izaskunekin dituen une guztiak aprobetxatzen saiatzen da. Ezkutuko topaketak izaten dituzten arren, Hodeiek aita eta Izaskun musukatzen harrapatuko ditu.
Baina hau ez da Hodeiren arazo bakarra. Izan ere, Tania bere jarreraz guztiz nazkatuta dago eta beragatik sentitzen duena ezinezko maitasuna dela argitzeko, Landerrekin duen harremana agerian uztea erabakiko du.
Azkenik, Arantzak ez du jasango Paskalek Olaia botikan berriz onartu izana eta kaleratu egingo du. Baina Olaia ez da Arantzaren erabakiarekin gustura geldituko eta Paskalekin hitz egitea erabakiko du, bera baita botikaren jabea. Paskal konbentzitu ostean, Arantzak amore eman behako du, Olaiari botikara bueltatzen utziz.
Hau guztia eta askoz gehiago, gaur, 22:15etik aurrera, ETB1 eta eitb.eus-en.