Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Nor da nor?

Izaskun Arrizabalaga

Badakigu Arantzaren aspaldiko laguna dela baina zerbaitengatik haserre zeudela. Hala ere, beharra duela eta, farmazian lan egiteko hartu du Arantzak.

Izaskun oso emakume langilea da; antolatua, atsegina, lasaia, lista, apala eta irribarretsua.

Pertsona ona da eta hala pentsatzen dute denek. Enpresa Administrazioa ikasi zuen, gero Farmazia Laguntzaile titulua ere eskuratu zuen eta Etxegarai botikan hasi zen lanean. Bi urtez aritu zen botikan, Igorrekin ezkondu zenean lana utzi eta etxekoandre izatea erabaki baitzuen. Gaztetan, Arantzaren lagun mina izan zen, baina haserrealdi handia izan zuten eta urteetan egon ziren elkarri hitzik egin gabe.

Duela gutxi, ordea, Arantzarekin gauzak konpondu eta botikan hasi zen berriz lanean. Une horretan gainera, Igorrekin zuen harremana okerrera zihoan. Farmazian elkarrekin lan eginda, Jagoba eta biak elkarrekin maitemindu dira. Baina Jagobak ez du Arantza uzten.

¿

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista