Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Platoko lehen negar malkoak, barruki batzuen erruz

I.A.

Fundamentuzko neska-mutilak direla erakutsi behar izan dute "Gu Ta Gutarrak" saioko Janire eta Oierrek.

Jatorrak izateaz gain, fundamentuzko neska-mutilak direla erakutsi behar dute "Gu Ta Gutarrak" saioko lehiakideek. Hori frogatzeko, erronka jarri die Julen Telleriak eta Virginia Marañak Janire eta Oierri.

Barrukiak jan behar izan dituzte Janire Azkuetak eta Oier Egañak proba bezala. Hain zuzen ere, arkume muinak jatea tokatu zaie kuadrilla arrosako neskari eta talde urdineko mutilari.

Gu Ta Gutarrak | Txerria

Nazka handia eman die biei, begira bestela Oierrek "jaki goxoa" jan ondoren jarritako aurpegiari.

Gu Ta Gutarrak | Oier nazka aurpegiarekin

Halere, proba honetan Janire izan da gehien sufritu duena. Pentsa ezazue nolako nazka eman dion, negar malkoak ere atera zaizkiola modelo bilbotarrari.

Gu Ta Gutarrak | Janire negarrez

Janirek negar malkoak kentzen zituen bitartean, aurpegi arraroa jarri du Oierrek ere. Batek ere ez du proba hau gustuko izan.

Ez ezazu galdu "Gu Ta Gutarrak", astelehenetik ostegunera, 21:00etan, ETB1en.