Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Janire eta Irantzu, kuadrilla bakoitzeko jatorrenak

I.A.

Ezusteko handia hartu dute lehiakideek 2 kuadrilla ezberdin izango direla jakitean. Talde bakoitzeko jatorrena aukeratu dute: Janire, kuadrilla arrosakoa, eta Irantzu talde urdinekoa.

"Gu Ta Gutarrak" saioaren lehen atalean sorpresa bat baino gehiago hartu dituzte lehiakideek. Lehenik eta behin, talde bakarra osatu beharrean, aurez aurre aurre lehiatzen arituko diren 2 taldetan banatuta egongo direla jakin dute: talde arrosa eta talde urdina.

Kuadrila arrosa kide hauek osatzen dute: Aitor Ormazabal, Janire Azkueta, Enara Suarez, Leire Martinez, Argoitz Sanchez eta Alain Erauskin.

Bestalde, hauek dira talde urdineko lagunak: Irantzu Berasaluze, Oier Egaña, Egoitz Txurruka, Naomi Perez, Iker Ordorika eta Olatz Aldasoro.

Eta talde banaketaren berri izan ostean, lehen saioko bigarren ezusteko handia hartu dute: kuadrilla bakoitzeko lagunek taldeko kide jatorrena aukeratu dute. Janire hautatu dute kuadrilla arrosako jatorrena, eta talde urdinean berdinketa egon da. Azkenean, Amaiak eta Nakorrek erabaki dute, eta Irantzu aukeratu dute kuadrilla urdineko jatorrena. Beraz, bakoitzari bere kuadrillaren koloreko txapela jarri diote.

Txapeldunak hautatuta, hurrengo atalean talde bakoitzean nahi ez dituzten kideak aukeratu beharko dituzte.

Ez ezazu galdu "Gu Ta Gutarrak", astelehenetik ostegunera, 21:00etan, ETB1en.