Gu Ta Gutarrak
21:15ean
'Gu ta Gutarrak 3x2 onenak' saioko finala, gaur, ETB1en
A.E. | EiTB
Emoziorik eta sorpresarik ez da faltako saioan, eta gutarren senideak eta lagunak ere izango dira platoan.


'GTG 3x2 onenak' saioko finala eskainiko du EiTBk gaur arratsaldean. Kuadrilla jatorrena aukeratu dute: lau gutar eta gutarburu bat (Xabi edo Ixone). Kuadrilla jatorrenak bidaia bat izango du sari moduan, eta hiru helmuga aukeran: Berlin, Amsterdam edo Eivissa.
Emoziorik eta sorpresarik ez da faltako asteleheneko saioan, eta gutarren senitartekoak eta lagunak ere izango dira platoan.
Saio honetan, bestalde, 'GTG 3x2'ko ikus-entzuleen faboritoa nor den jakingo dugu. Duela aste batzuk eitb.eus-en saioan parte hartu duten gutar guztiekin inkesta bat abiarazi zuten honako galderarekin: Zein da zure gutar jatorrena? Finalean jakingo dugu 32 gutarretatik nor izan den bozkatuena. Horrek ere izango du saririk.
'Gu ta gutarrak 3x2 onenak' gaur izango da ikusgai, 21:15ean, eitb.eus-en eta ETB1en.