Itxi

Gure Doinuak

Gure Doinuak

Gure Doinuak

22:30ean

Leitzaldean barrena Iñaki Perurenarekin, gaur gauean, 'Gure Doinuak' saioan

EITB

Onintza Enbeitak Leitzako inguruak arakatuko ditu bertako doinu eta abesti propioen bila.

0:29

Gaur gauean, Leitzaldea zeharkatuko du 'Gure Doinuak' saioak. Onintza Enbeitak Iñaki Perurena izango du bidaide, Leitzako txoko kuttunetatik Peru-Harrira.

Leitzar guztiek belaunaldiz belaunaldi transmititutako 'Agiragirando' abestia ezagutuko du saioak, 86 urteko emakume baten ahotik hasi eta bertso eskolako gaztetxoenera heldu arte. Transmisioari segika, Aranora joko dute Ansa ahizpek amarekin sortu duten Artantxuriketan emanaldia ikusteko eta, Leitzara bueltan, gure doinuen bertsio karibetarra dantzatuko dute La Jodedera taldearekin.

Gainera, abesti ezagunak Goizuetan kokatzen duen Trabukoren istorioa arakatuko dute herri antzerkiko kideekin. Amaitzeko, Jaione Olazabal soinujoleak sorpresa bat eskainiko dio harri jasotzaileari.

'Gure Doinuak' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.