Itxi

Gure Doinuak

Gure Doinuak

Gure Doinuak

22:30ean

Nerbioi ibarreko doinuak, Itziar Ituñorekin, gaur gauean, 'Gure Doinuak' saioan

EITB

Basauritik Santurtziraino bidaia egingo dute bertako doinuen atzetik.

0:24
Promo Gure Doinuak

'Gure Doinuak' saioaren gaurko atalean, Nerbioi ibaiak gidatuko gaitu. Onintza Enbeitak Itziar Ituño aktorea hartuko du bidelagun, Basauritik hasi eta Santurtziraino, eta ezustekoa izango du han.

Galdakaon, musika bizitzeko bi modu hautatu dituzten gazteen testigantzak ezagutuko dituzte Akabu punk taldearekin eta Ane Legarreta orkestra-zuzendari gaztearekin. Basaurin, batetik, koral elkartearen lana ikusiko dute, kontzertu pribatu eta guzti, eta bestetik, doinu propioa duten Eskarabilleren figura eta ohiturak ezagutuko dituzte. Zeberiora joko dute gero, kantu propioak sortzeko apustua egin duen Maria Riberorekin egoteko, eta, azkenik, Arratiara egingo dute salto, Maurizia pandero-jotzailearen berri jasotzeko haren bilobaren eskutik.

'Gure Doinuak' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.