Gure Doinuak
22:30ean
Hernaniko doinuen bila Xabi Solanorekin, gaur gauean, 'Gure Doinuak' saioan
EITB
Buruntzaldean zehar ibiliko da Onintza Enbetia Xabi Solano trikitilariarekin batera.
Gaur gauean, Ereñotzutik abiatuko da Onintza Enbeita gure doinuen bila. Xabi Solano trikitilaria bidelagun duela, Urumeari jarraika Hernanira jaitsi eta Buruntzaldean zehar ibiliko da musikaren konpasean.
Ereñotzun bertan Txirritaren errepasoa entzungo dute Eñaut Agirreren ahotik, eta Hernaniko Ozenki abesbatzako protagonistak bisitatuko dituzte, ezusteko eta guzti. Gainera, Xabi Solano gertutik ezagutzen duten Kristina Solano arrebarekin eta Imanol Kamio musikariarekin ere elkartuko da Onintza, trikitilariaren alde pertsonala arakatzeko.
Jarraian, Buruntzara inguratu eta gure umetako soinu banda osatu duten pailazoen emanaldi bereziaz gozatuko dute Porrotx eta Marimototsen eskutik; eta, nola ez, Lourdes Iriondoren oroimenez, luxuzko geldialdia egingo dute Urnietan, Antton Valverderekin.
Azkenik, Onintzak, gure gonbidatuaren hastapenekin loturiko sorpresa eta ezusteko ederra emango dio Xabi Solanori.
'Gure Doinuak' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.