Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Pasai Donibaneko nesken arraun taldea, gaur gaueko 'Gure Kasa'n

EiTB

Gainera, Aitor Bengoetxea Gaztea Dantzan lehiaketako irabazlea izango dute gonbidatu.

Gaur, Pasai Donibaneko 'batelerak' izango dituzte 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Munduko nesken arraun talderik onena da. 2017an, 27 bandera irabazi zituzten, eta haiek garaitzea ia ezinezkoa da.

Bestalde, Markel Alberdi igerilari olinpikoa eta 'Gure Kasa'ko kolaboratzailea arraunean jarriko dute, inoiz egin ez duen kirol batean. Pasaiako arraunlarien entrenamendu batera bidaliko dute.

Saioan izango da Gaztea Dantzan lehiaketako irabazlea ere, Aitor Bengoetxea oiartzuarra. Bakarlaririk onenaren saria irabazi du break dance eginez, eta sekulako erakustaldia egingo du platoan.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.