Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Itziar Aizpuru aktoreari elkarrizketa, gaur gauean, 'Gure Kasa'n

EITB

Gainera, Iban Garciak erronka berri bati aurre egingo dio eta Onintza Enbeitak udaberria izango du gaur hizpide.

  • Itziar Aizpuuren artxiboko irudia

    Itziar Aizpuuren artxiboko irudia

Gaurko 'Gure Kasa' saioak Itziar Aizpuru aktorea izango du protagonista. Antzerkian, telebistan eta zineman ibilbide zabala du Itziarrek eta 78 urterekin, oraindik ere sekulako sasoian dago. Besteak beste, 'Goenkale' telesailean ikusi dugu eta Loreak eta El guradián invisible filmeetan.

Horrez gain, Iban Garciak erronka berriari aurre egin beharko dio: egun oso bat pasatu du hartz batekin; pelutxezko hartz handi batekin. Goizean jaiki eta gauera arte hartzarekin.

Udaberrian gaude. Nabaritzen da, ezta? Edo ez. Onintza Enbeitak udaberria izango du gaur hizpide; udaberriaren alderdi politak eta ez hain politak.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai 21:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • ETB1