Gure Kasa
21:30ean
Joseba Arguiñano gozogilea, asteartean, 'Gure Kasa' saioan
EiTB
Karlos Arguiñano ezagutzen dugu, baina oraingoan Joseba semea ezagutuko dugu, eta sukaldean ibiliko dira berarekin.
-
Joseba Arguiñano, 'A Bocados' saioan
Astearte honetan sukaldean sartuko da 'Gure Kasa' saioa, Joseba Arguiñano gozogilearen bisita izango baitute. Abizen horrekin ez da zaila noren semea den asmatzea. Karlos Arguiñano da horren aita. Aita ezagutzen dugu aurretik; semea ezagutuko dugu oraingoan.
Iban Garciari erronka jarri diote: gau bat mendian pasatu behar izan du, bakarrik, kanpin-denda batean. Lortu ote du? Eta Aitor Frantsesena kolaboratzailearekin mendira joango dira. Zarauztik Getariara arteko mendi-buelta egingo dute, egunero egiten duen entrenamendua erakutsiz.
Xabi Unanue platora joango da eta tabletei buruz arituko da.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.