Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

Audientzia

'Gure Kasa'k bere audientzia marka hautsi du

EITB

Joan zen astean lortutako errekorra gainditu zuen asteleheneko saioak.

Asteleheneko 'Gure Kasa' saioak inoizko daturik onenak bereganatu zituen, joan zen astean lortutako audientzia errekorra ere gainditu baitzuen. Antton eta Julen Telleriak aurkezten duten saioak % 3,7ko audientzia zatia  lortu zuen; euskaldunen artean, % 8,5eko kuota. Pello Zabala Arantzazuko fraide ezaguna izan zuten saioan gonbidatu, eta emanaldian zehar 98.000 ikus-entzulek egin zuten bat saioarekin Euskadin eta eragin eremuan.

Denboraldiak aurrera egin ahala, audientzia gero eta hobea lortu du 'Gure Kasa' saioak. 2017ko urrian hasi zenetik, batez beste, % 1,6ko audientzia zatia, euskaldunen arteko % 4,3ko kuota eta 56.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu ditu.