Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

'3zpa4' saioko protagonistak izango dira gaurko gonbidatuak 'Gure Kasa'n

EITB

Horrez gain, Iban Garcia etxean laguntzen hasiko da; altzari bat erosi du eta muntatzen saiatuko da.

  • '3zpa4' saioko protagonistak

    '3zpa4' saioko protagonistak

Gaurko 'Gure Kasa' saioan, '3zpa4' saioko protagonistak izango dituzte gonbidatu: Jon, Izaro, Amets eta Maider. Azken hilabeteetan, ETB3n ikusi ditugu, eta etxeko txikienek ondo ezagutu dituzte. Pertsonaia hauek interpretatzen dituzten aktoreak Ander, Mikele, Ekain eta Maitane dira, eta asteazken honetan 'Gure Kasa'ko platoan abestu eta dantzatuko dute.

Bestalde, Iban Garciak ikuskizun berezia eskainiko digu, etxean laguntzen hasi baita behingoz. Altzari bat erosi du eta muntatzen saiatuko da. Ea lortzen duen!

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista