Gure Kasa
21:30ean
Realeko emakumezkoen taldea izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan
EITB
Gainera, Nerea Aliasek Booktuberboom lehiaketa aurkeztuko du, gaztetxoen artean irakurzaletasuna sustatzeko egitasmoa.
-
Realeko jokalariak. Argazkia: EiTB
Gaur gauean, Realeko emakumezkoen taldea izango dute 'Gure Kasa'n gonbidatu. Igandean jokatuko dute derbya Athleticen kontra Lezaman, baina aurretik gurekin egon nahi izan dute. Bigarrenak dira ligako sailkapen nagusian eta inoiz baino indartsuago hasi dute denboraldia Gonzalo Arconadaren gidaritzapean.
Bestalde, Iban Garciak Euskal Herriko pertsonaia famatuei gonbidapenak ematen jarraitzen du. Edo saiatzen behintzat. Oraingoan, Iñigo Martinez Athleticeko jokalariarengana joan da. Lortu ote du gonbidapena ematea?
Nerea Aliasek, bere aldetik, Booktuberboom lehiaketa aurkeztuko digu. Gazteak, Eusko Jaurlaritzak eta Galtzagorri elkarteak gaztetxoen artean irakurzaletasuna sustatzeko martxan jarri duten egitasmoa. Maitena Salinasek, Gurea da! atalean, Azpeitiko Lufe altzarien nondik norakoak ekarriko dizkigu.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eib.eus-en.