Gure Kasa
21:30ean
Peio Ospital, Mixel Ducau eta Paul Smet, gaur gauean, 'Gure Kasa'n
EiTB
Hiru abeslariek Euskal Herriko kantagintzan ibilbide luzea egina dute. Saioko solaskideekin batera euren ibilbidearen gainean arituko dira.
-
Peio Ospital, Mixel Ducau eta Paul Smet, 'Gure Kasa'n
Ibilbide luzeko hiru musikari, Peio Ospital, Mixel Ducau eta Paul Smet, izango dira gaur 'Gure Kasa' saioan. Pantxoa eta Peio Euskal Herriko bikote mitikoenetako bat izan da, 2016an banantzea erabaki zuten arte; Mixel Ducau Errobi taldean ezagutu genuen eta ibilbide luzea egin du gero, eta Paul Smet, berriz, flandriarra da, euskal kulturaren eta musikaren alde lan asko egindakoa.
Maddalen Arzallus, Hitzen zaindaria, Iparraldean izan da, Itsasun, Peio bizi den herrian; Nerea Aliasek bere artxiboa zabalduko du, gonbidatuen antzinako irudi bitxiak berreskuratzeko, eta Nahiara Gagok jolasean jarriko ditu hiru gonbidatuak.
Iban Garciak, ostera, bere autoan grabatutako bideoa erakutsiko du, astean zehar autoan entzuteko abesti egokienen bila.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.