Gure Kasa
21:30ean
Leturia eta Agus Barandiaran musikariak, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan
EiTB
Elkarrekin joko dute orain gutxi hil den Laja trikitilaria gogoratzeko.
-
Agus Barandiaran. Argazkia: EiTB
Gaur gauean, Xabier Berasaluze Leturia eta Agus Barandiaran musikariak hartuko dituzte 'Gure Kasa' saioko platoan. Agus Barandiaran trikitilaria Korrontzi taldearen sortzailea da. Zortzi disko grabatu dituzte eta 25 lan baino gehiagotan kolaboratu dute. Otsailaren 8an, azken lana, Basque Selfie filma, estreinatuko dute zinema-aretoetan. Lan honen nondik norakoak, bere ibilbidea eta musika izango dira elkarrizketaren ardatza.
Xabier Berasaluze Leturia pandero-jotzaile mitikoa izango da bigarren gonbidatua. 30 urtetik gora ibili da plazaz plaza Joseba Tapiarekin batera, eta Korrontzi taldeko kolaboratzaile fidela izan da azken urteetan. Bere ibilbideaz, Tapia eta Leturia bikoteaz eta etorkizuneko erronkez hitz egingo dute berarekin.
Agusek eta Leturiak elkarrekin joko dute, eta omenaldi polit bat prestatu dute Laja trikitilaria gogoratzeko. Gonbidatuak hobeto ezagutzeko, Jon Gotzon Aldaparenaren bisita izango dute. Dagoenean bonbon tartearen, atal berri bat aurkeztuko du, galdera azkar eta dibertigarriekin.
Iban Garcia kamera ezkutuarekin grabatzen aritu da, eta jendea ikaratzen ibili da kalean.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.