Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

ETB1en, 21:30ean

Iraitz Arrospide atleta izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Hiru urte baino ez daramatza korrika egiten, eta arrakastak bata bestearen atzetik bildu ditu.

  • Iraitz Arrospide

    Iraitz Arrospide

Markak hautsi dituen gonbidatua izango dute gaur gauean 'Gure Kasa' saioan: Iraitz Arrospide atleta. Hiru urte baino ez daramatza korrika egiten, eta arrakastak bata bestearen atzetik bildu ditu: Berlingo maratoian bigarren, 2 ordu, 18 minutu eta 9 segundoko markarekin; Behobia-Donostiako azken edizioan bigarren… Horren ibilbidea ezagutzeko aukera izango dugu.

Jon Garate kaleko jendea maratoi baterako prestatzen ahaleginduko da; Nahiara Gagok hegazkinekin jolasean jarriko ditu Iraitz eta Telleria anaiak; Iban Garcia youtuberrak kamera ezkutu bat grabatu du, eta Asisko Urmenetak eta bere errotuladoreek gonbidatuaren pasarteak margotuko dituzte.

Kolaboratzaile berri bat ere aurkeztuko dute. Iñigo Vicens prestatzaile fisikoak tarte berri bat izango du astero 'Gure Kasa'n. Bere laguntzarekin, Fitcampa Euskal Herriko kaleetara eramango dute.

'Gure Kasa' 21:30ean izaten da ikusgai, astelehenetik ostegunera, ETB1en eta eitb.eus-en.