Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Irati Astondoa, Nerea Sorondo eta Itxaso Onsalo aizkolariak, gaur, 'Gure Kasa'n

EiTB

Beraien ibilbideaz, herri kirolen osasunaz eta emakume kirolarien lanaz hitz egingo dute.

  • 'Gure Kasa'

    'Gure Kasa'

Irati Astondoa, Nerea Sorondo eta Itxaso Onsalo aizkolariak izango dituzte gonbidatu 'Gure Kasa' saioan gaur gauean. Herri kiroletan erreferente dira, eta pertsona bikainak. Ondo pasatzera eta beraien ibilbideaz, herri kirolen osasunaz eta emakume kirolarien lanaz hitz egitera datoz.

Nerea Alias ere murgilduko da herri kiroletan, trontzan ahaleginduko baita Alatzne Etxaburuarekin Zizurkilen; Jon Garateren inkesta bitxia aizkorarekin lotuta izango da, eta Nahiara Gagok sekulako erronka prestatu du saioa bukatzeko: Telleria anaiak hiru aizkolarien aurka, nor baino nor gehiago.

Jon Gotzon Aldaparenak eta bere galdera zorrotzek Dagoenean bonbon tartea beteko dute (bi minutu izango dituzte ahalik eta erantzun gehien emateko), eta Iban Garcia youtuberra Super Iban superheroi bihurtuko da egun batez.

'Gure Kasa' 21:30ean izaten da ikusgai, astelehenetik ostegunera, ETB1en eta eitb.eus-en.