Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:15ean

Trans Ikusgarritasunaren Eguna hizpide, gaur gauean, 'Gure Kasa'ren atal berezian

EITB

Saioak gonbidatu bereziak izango ditu: Mikele Grande, Kimetz Renteria, Aitzole Araneta, Leo Guenetxea eta Bea Sever.

  • Mikele Granderen artxiboko irudi bat

    Mikele Granderen artxiboko irudi bat. Argazkia: EiTB

Igandean ospatuko den Trans Ikusgarritasunaren Eguna hizpide hartuta, 'Gure Kasa'k saio berezia eskainiko du gaur gauean, eta bost gonbidatu berezi izango ditu: Mikele Grande, Kimetz Renteria, Aitzole Araneta, Leo Guenetxea eta Bea Sever.

Mikelek hitzaldiak ematen ditu transgeneroa ikusarazten laguntzeko. Kimetz 'BaGo!az' saioko lehiakideetako bat da, eta parte hartzeko arrazoietako bat transexualitatea ikusaraztea izan da. Aitzole Pasaiako Udaleko Berdintasun teknikaria da eta Donostiako alkategaia Ahal dugu-Podemos alderdiarekin. Leo Euskal Herriko lehen adin txikikoa izan da hormonen tratamenduarekin hasten, eta Bea NAIZEN Adingabe Transexualen Familien Elkarteko bozeramailea da.

Horrez gain, Nerea Alias gonbidatuen guraso eta gertukoekin izan da. Bat baino gehiago hunkituko da entzungo duenarekin. Asisko Urmenetak autobus bat marraztuko du. Transexualitatea ikusaraztearen alde 'Gure Kasa'k bidali nahi duen mezua islatuko du bere marrazkien bidez. Jon Gotzon Alaparenak, bestalde, Dagoenean Bonbon tartean, galdera arin eta dibertigarriak egingo dizkie bost gonbidatuei.

Amaitzeko, Iban Garciak, Bazatoz Ibanekin Platora atalean, Euskal Herriko beste pertsona ezagun bati saiora etortzeko gonbidapena eman nahi izango dio: Ines Osinaga abeslaria aurkitu eta gonbidatu nahi du. Lortuko ote du?

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.