Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

ETB1en, 21:45ean

Aritz Mendiola izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa'n

EiTB

Aktore eta abeslari bizkaitarra gertutik ezagutzeko aukera izango dugu.

  • Aritz Mendiola

    Aritz Mendiola. Irudia: EiTB

Aritz Mendiola aktore eta abeslaria etorriko da gaur gauean 'Gure Kasa' saiora. 'Go!azen' telesailean ezagutu genuen, Gari gorpuztu baitzuen. Baina musikagintzan ere badabil, Laukatu eta STR taldeetako kide baita.

Gautegiz Arteagako gaztea gertutik ezagutzeko aukera izango dugu solasaldiaren bitartez eta Nerea Aliasek erakutsiko dizkigun argazkiekin. Onintza Enbeitak bertsoa edo kartak erabakitzeko aukera emango dio, eta Nahiara Gagorekin, Korrikan izateaz gain, jolasean arituko dira.

Iñigo Vicens eta Iban Garcia kolaboratzaileen atalek osatuko dute gaurko saioa, 21:45ean, ETB1en eta eitb.eus-en.