Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Miren Agur Meabe idazlea, gaur, 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Gonbidatuaren ibilbidea errepasatu eta alderik pertsonalena ezagutuko dute.

  • Miren Agur Meabe idazlea, ETBko beste saio batean.

    Miren Agur Meabe idazlea, ETBko beste saio batean. (Argazkia: EiTB)

Miren Agur Meabe idazlea izango dute gaurko 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Idazle oparoa da Meabe, batez ere, haur eta gazte literaturan: 15 lan argitaratu ditu guztira. Bitan jaso du Espainiako Kritika Saria, eta hirutan Euskadi Literatura Saria. 'Gure Kasa'n, gonbidatuaren ibilbideaz ariko dira, eta haren alderik pertsonalena ezagutuko dute Telleria anaiek.

Bestalde, Iruñeko Jaso Ikastolak genero aniztasunari buruzko musikal bat prestatu du. Dantza, kantua eta akrobaziak bilduko ditu ikuskizunak, eta Iban Garciak horren berri emango digu.

Isma Pereirak jolasean jarriko du gonbidatua, eta Jon Gotzonek galdera bihurriak egingo dizkio Dagoenean bon-bon atalean.

Nahiara Gagok ezustekoa emango dio Miren Agurri, eta haren familiakoekin eta lagunik hurbilenekin grabatu duen Oroitzapenen kaxa erakutsiko dio.

'Gure Kasa' 21:30etik aurrera izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.