Gure Kasa
21:15ean
'Gure Kasa'k gonbidatu famatu askorekin ospatuko du 300. saioa gaur gauean
EiTB
Gorka Iraizoz izango da bi orduko saio bereziaren protagonistetako bat. Ene Kantak eta Tio Teronen Semeak taldeek emanaldi bereziak eskainiko dituzte.
-
'Gure Kasa'k 300 atal. Irudia: EiTB
'Gure Kasa'k gaur gauean ospatuko du 300. saioa, eta gonbidatu famatu askorekin beteko da Telleria anaien platoa. Bi orduko saio berezia egingo dute, eta Gorka Iraizoz izango da gonbidatu nagusia. Berarekin batera, Sebastian Lizaso bertsolaria, Yolanda Alzola telebistako aurkezlea eta Ylenia Baglietto eta Lander Otaola aktoreak ere izango dira.
Ene Kantak konpainiako lagunak Astonautarekin eta Satorjatorrekin etorriko dira ikuskizun berezia eskaintzera, eta Tio Teronen Semeak dantza-taldeko mutilek propio 'Gure Kasa'rentzat prestatutako emanaldia aurkeztuko dute.
Iban Garcia youtuberrak bideo berezi bat grabatu du 'Gure Kasa'ko lantaldearekin. Kameraren aurrean agertzen direnak eta agertzen ez direnak elkartu ditu tarta bat egiteko aitzakian.
Isma Pereirak, egunero bezala, jolasean jarriko ditu gonbidatuak, telleriatarrak eta Zuriñe. Onintza Enbeita tarotarekin eta bertsoarekin jolastuko da, eta Jon Gotzonek estutasunean jarriko ditu gonbidatuak bere galdera bihurriekin. Iñigo Vicensek fitcamp berezia egingo du Tio Teronen Semeak taldeko dantzariekin.
Maddalen Arzallusek Abestien zaindaria berezia prestatu du Euskal Herriko musikaririk ezagunenekin. Nahiara Gagok artxiboa astinduko du, eta 'Gure Kasa'tik pasatu diren 400 gonbidaturekin baino gehiagorekin bizi izandako momenturik onenak oroituko ditu.
'Gure Kasa' 21:15ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.