Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Juanjo San Sebastian mendizalea 'Gure Kasa' saioan izango da gaur gauean

EiTB

Bere esperientziaz ez ezik, Euskal Herriko mendizaletasunaz eta gaur egun bizi duen egoeraz arituko dira.

  • Juanjo San Sebastian mendian

    Juanjo San Sebastian mendian. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, munduaren gorenean egon den gonbidatu bat izango da 'Gure Kasa' saioan, planeta honetako mendirik altuenak igo dituen mendizale bat: Juanjo San Sebastian.

Hamaika esperientzia bizi izan ditu Juanjok mendian, eta, duela zortzi urte, zortzimilako gehiago ez igotzea erabaki zuen. Hala ere, ez dute soilik horren ibilbide profesionalaz kohitz egingo; besteak beste, Euskal Herriko mendizaletasuna eta gaur egun bizi duen egoera ere jorratuko dituzte.  

Gainera, Juanjoren lagunak eta ingurukoak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu Martak egin duen Potilleoari esker.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.