Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Estitxu Pinatxo abeslaria izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa'n

EiTB

Bere azken diskoaz, 'Dama beltza' ikuskizunaz eta bere abeslari ibilbideaz hitz egingo du gonbidatuak.

  • Estitxu Pinatxoren irudia

    Estitxu Pinatxoren irudia

Gaur gauean, Estitxu Pinatxo abeslaria izango dute 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Haize gorri batek izeneko bere lehenengo diskoa argitaratu berri du beratarrak. Horrez gain, Dama beltza ikuskizunarekin herriz herri dabil. Telebistako hainbat saiotan aritu da Estitxu lehiakide eta epaile modura; besteak beste, 'El Número Uno' eta 'La Voz' saioetan. Horretaz guztiaz jardungo dira saioan.

Gainera, Estitxu zuzenean entzuteko aukera ere izango dute, Leire Olaberria Estitxuren amarekin egongo da, eta Maddalen Arzallusek Doinu kaxa prestatuko dio.

'Gure Kasa' astelehentik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.