Pertsona ezagunei elkarrizketak eta intereseko gaiak | Gure Kasa EITB

Gure Kasa

00:10

Gure Kasa

21:00etan

Edu Barinaga izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan

EiTB

ETBko zuzendariaren ibilbidea ezagutzeko aukera izango dugu Julen eta Antton Telleriak egingo dioten elkarrizketaren bitartez.

  • Edu Barinaga ETBko zuzendaria

    Edu Barinaga. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur gauean, Euskal Telebistan oso garrantzitsua den gonbidatu bat etorriko da 'Gure Kasa'ra: Edu Barinaga, ETBko zuzendaria. 2014tik dago zuzendari postuan, eta Baleuko ekoiztetxeko kudeatzailea izan da lehenago. Animazioan, zineman eta telebistan proiektu askotan egin du lan Barinagak. Besteak beste, lan horiei buruz, zuzendari postuaz eta Euskal Telebistak egun duen egoeraz jardungo dute saioan. Barinagak egin dituen programen errepasoa egingo dute saioan, baita zineman, dokumentalgintzan eta komunikabideetan egindako lanena ere.  

Horrez gain, Edu modu pertsonalagoan ezagutzeko aukera izango dugu. Marta Elvirak Potilleoa egin du, eta, horretarako, Barinagaren gertukoekin izan da Durangon eta Bilbon. Bestalde, Joseba Belokik bizikleta txango bat egin du Barinagarekin, gonbidatua sakonago ezagutzeko. Saioa bukatzeko, Izaskun Moyanok oroitzapen guztiak kaxa batean bildu ditu, Barinagaren gertuko familiaren laguntzaz. 

'Gure Kasa' 21:00etan izaten da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, astelehenetik ostegunera.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena