Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

'Go!azen 6.0'ko aktoreak izango dira gaurko gonbidatuak 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Maria Redondo, Lorea Intxausti, Nikola Zalduegi eta Andrea Mora izango dira Telleriatarrekin eta Zuriñerekin.

  • 'Go!azen 6.0'ko aktoreak Julen eta Antton Telleria 'Gure Kasa'ko aurkezleekin

    'Go!azen 6.0'ko aktoreak 'Gure Kasa'ko aurkezleekin. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Uda usaina izango du 'Gure Kasa' saioak gaur gauean; izan ere, 'Go!azen' telesailaren 6. denboraldiko aktoreak etorriko dira platora: Maria Redondo, Lorea Intxausti, Nikola Zalduegi eta Andrea Mora. Euskal Telebistako telesail arrakastatsuena bueltan da berriro. Denboraldi berria estreinatu baino egun bat lehenago, atal berrien sekretu batzuk jakiteko aukera izango dugu 'Gure Kasa'n. Aktore berriek interpretatuko dituzten pertsonaiak ezagutuko ditugu, baita grabaketako hainbat anekdota ere. Horrez gain, orain dela gutxi atera duten Iritsi gara liburuaren inguruan ere jardungo dute.

Aktore berriak sakonago ezagutzeko aukera izango dugu Zuriñeren eskutik, eta hainbat sorpresa izango ditugu saioan. Jon Garate Donostiara joan da 'Go!azen'en denboraldi berrirako abesti proposamen bila, eta Maddalen Arzallusek, berriz, aktore berrien abesti gogokoenak bildu ditu.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.