Gure Kasa
21:00etan
Kikarakada proiektua izango dute hizpide, gaur gauean, 'Gure Kasa'n
EiTB
Galder Izagirre, Gaizka Izagirre eta Oraitz Garcia kideak izango dira saioan.
-
Kikarakada proiektuko kideak 'Gure Kasa'n. EiTBko bideo batetik ateratako irudia
'Gure Kasa'ren gaurko atalean, Galder Izagirrek, Gaizka Izagirrek eta Oraitz Garciak Kikarakada proiektua aurkeztuko dute. Galder Izagirre musikari eta argazkilaria da proiektu horren bultzatzailea, eta, berarekin batera, Gaizka Izagirre Gaztezulo-ko zuzendariak eta Oraitz Garcia Zaporeak elkarteko kideak jarri dute martxan Lesbosko haur errefuxiatuentzako dirua biltzeko ekimen hau. Errefuxiatuen inguruan arituko dira saioan, baita Galderrek Lesbosera egindako bidaiaren eta Zaporeak elkarteak bertan egiten duen lanaren inguruan ere.
Horrez gain, saioa sorpresaz beteta egongo da. Maddalen Arzallus eta Joseba Beloki kolaboratzaileak izango dituzte platoan. Maddalenen Doinuen kaxa-n, gonbidatuen abesti kuttunenak izango dira entzungai. Beloki, berriz, aspaldiko pertsonaia ezagun baten bila joan da. Oraingo honetan, ETBn hasieratik aurkezle lanetan ibili den Jasone Aretxabaleta elkarrizketatu du.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan.